Astiz, gatazkaren bihotzetik

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 2a, 14:15

Aspaldiko gatazkarik gordinenaren muinean sartzera ausartu da Berriako kazetari eta Euskalerria Irratiko kolaboratzaile Iñigo Astiz. Perez Reverte bailitzan... Ze Perez Reverte eta zer Perez  Reverteondo! Mikel Reparaz, Mikel Aiestaran edo Urtzi Urritkoetxea bailitzan, haiek bezain ausart, albistearen atzetik, informazioaren gibeletik, Infernuraino joan da: gipuzkoarrez beteriko Nafarroako Ibilgailuen Azterketa Teknikorako zentroetako batean izan da. Gipuzkoan zentro horiek greban dira. Milaka auto gipuzkoar gurera datoz. Azkenaldian Diario de Navarrak birritan zabaldu du auto gidari gipuzkoarren inbasioarekin. Diario Vascok ere luze eta zabal jorratu gaia. Astizek, zorionez, bizirik itzultzea lortu du, eta haren esperientzia kontatu digu, larunbatean, Berriaren azken orrialdean, kronika argitaratu aurretik.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/inigoastiz201032.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!