Iritzia: Larrua behar da gero

Euskalerria Irratia 2010ko mar. 1a, 12:56

Aitziber Sarasola

Obispo bat ageri da prentsaurrean gaur dakusadan argazki honetan. Atzo beste apaiz bat ikusi nuen telebistan beste argazki batean. Ah! Barkatu! Baina hura ez omen zen ari Elizaren predikuak betetzen. Toledoko herri bateko apaiz hark, nonbait, sexuari demasean emana, bere burua erakutsiz jarria zuen argazkia interneten. Pulpitutik larrua zein txarra den eta txortan haurrak izateko egin beharraz mintzatuko zen, eta pulpitutik jaitsi orduko, bereak eta bi egin larrua (larrutan egin ezinak gaixotuta) lortzeko. Eromenaren sufrikariora arteko pitzadura ganbaran. Baina apeza beti apez.

Gaurko argazkia ez da hori ordea. Esan dut obispoen izenean beste bat ageri dela nire gaurko argazkian. Martinez Camino omen du izena eta gotzainen izenean mintzatu da. Erregeri, Espainiako Erregeri eskatu nahi diote haurren kontrako sarraskiekin amaitzea. Bizitza ba ote den oraindik oso argi ez dugunean Elizak argi du eta beste behin, ere gure lekuan erabaki nahi du; hori bizitza da eta hiltzailea da bizitza hori heriotzara eramanen duena.

Larrua behar da! Barkatu! Ez dut esan nahi Toledoko apezak larru gehiago behar zuenik. Ni besteaz ari naiz, beste argazkiaz, gotzain prestua ageri den argazkiaz. Larrua behar da bai. Gauza bat esan eta beste bat egin, geure bizimodua taxutu eta arautu. Eta okerragoa dena hiltzaile deitu eta inork ez ditu terrorista kontsideratzen beraiek; bai larrua alde batetik bestera darabilten horiek! Zer diozu entzule? Ez al genituzke epaitegiak apaiz eta Elizaz bete behar?

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/aitzibersarasola201031.mp3]

Deskargatu

Egunon entzule. Goizean jaiki naiz eta ostiraletan jada ohi dudan moduan egunkariak maisiatu ditut argazki baten bila. Argazkia topatu nahi, ostiralean zer esana izan dezadan uhin hauetan.

Gaurko argazkia La Razon egunkari espainiarrak eman dit.

Obispo bat ageri da prentsaurrean gaur dakusadan argazki honetan. Atzo beste apaiz bat ikusi nuen telebistan beste argazki batean. Ah! Barkatu! Baina hura ez omen zen ari Elizaren predikuak betetzen. Toledoko herri bateko apaiz hark, nonbait, sexuari demasean emana, bere burua erakutsiz jarria zuen argazkia interneten. Pulpitutik larrua zein txarra den eta txortan haurrak izateko egin beharraz mintzatuko zen, eta pulpitutik jaitsi orduko, bereak eta bi egin larrua (larrutan egin ezinak gaixotuta) lortzeko. Eromenaren sufrikariora arteko pitzadura ganbaran. Baina apeza beti apez.

Gaurko argazkia ez da hori ordea. Esan dut obispoen izenean beste bat ageri dela nire gaurko argazkian. Martinez Camino omen du izena eta gotzainen izenean mintzatu da. Erregeri, Espainiako Erregeri eskatu nahi diote haurren kontrako sarraskiekin amaitzea. Bizitza ba ote den oraindik oso argi ez dugunean Elizak argi du eta beste behin, ere gure lekuan erabaki nahi du; hori bizitza da eta hiltzailea da bizitza hori heriotzara eramanen duena.

Larrua behar da! Barkatu! Ez dut esan nahi Toledoko apezak larru gehiago behar zuenik. Ni besteaz ari naiz, beste argazkiaz, gotzain prestua ageri den argazkiaz. Larrua behar da bai. Gauza bat esan eta beste bat egin, geure bizimodua taxutu eta arautu. Eta okerragoa dena hiltzaile deitu eta inork ez ditu terrorista kontsideratzen beraiek; bai larrua alde batetik bestera darabilten horiek! Zer diozu entzule? Ez al genituzke epaitegiak apaiz eta Elizaz bete behar?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!