'Arano' gailendu da Iruritan, finalerdi gorabeheratsuan

Euskalerria Irratia 2010eko martxoaren 1a

Xabier Legarreta Arano gailendu da Iruritako finalerdian. Saio osoan egindako lan txukunari esker, 404,5 puntu eta Nafarroako Bertsolari Txapelketako final handirako txartela eskuratu zituen -bidenabar: final horretako publikoarentzako sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte-. Finalerdiaren kronika egin digu Nafarroako Bertsozaleen Elkarteko Lorea Arburuak.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/03/loreaarburua201031.mp3]

Deskargatu

Iruritakoa finalerdi gorabeheratsua izan zen. Arano ez beste bertsolari guztiak urduri aritu ziren, akatsak izan zituzten eta puntu gutxi jaso zituzten. Iruritako bigarren sailkatuak, Julen Zelaietak, 385 erdietsi zituen. Etxarriko finalerdia aintzat hartuz, seigarrena da, eta datorren astean Atarrabian hirugarrena jokatuko denez, finaletik at gera liteke. Iñaki Alemanek are zailago dauka, eta azken urteotan finalerako sailkatu izan den Iñigo Olaetxea matematikoki kanpoan dago.

Hirugarren eta azken finalerdia Iruñerrian, Atarrabian jokatuko da datorren larunbatean, Indurain Anaiak kiroldegian, 17:30etan. Han abestuko dutenak: Aimar Karrika, Oier Lakuntza,

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!