Lizentzia lortu dugu!

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 26a, 09:58

Lizentza eman digute! Baimena jaso dugu! Ez emititzekoa, baizik eta aparkatzekoa, Sadar erreka ertzeko futbol zelai ondoko aparkalekuetan, partida egunetan. Ez da gauza bera, baina baimen honek ere badu bere garrantzia, batez ere futbolera lanera goazenontzat. Eta lortzea ez da erraza izan.

Orain arte, kazetariok Sadarcillon -Sadartxikin?- aparkatzen genuen, eta baimenak Osasunak kudeatzen zituen. Baina Reyno de Navarra Arena kiroldegia egiteko lanak hasi zirenean, aparkaleku hori galdu genuen, eta Udala hasi zen inguruotako beste parkinetan aparkatzeko baimenak ematen. Beste zenbait hedabidek berehalakoan jaso zituzten. Guk bisita eta dei gehiago egin behar izan ditugu Herritar Segurtasunaren egoitzara. Baina, azkenean, baimena jaso dugu. Eta, aparkatzeko lizentzia hau lortu badugu, zergatik ez dugu lortuko, ba, emititzekoa? Euskalerria Irratia aurrera! Eutsi! Ez etsi!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!