Desinformazioa, tergibertsazioa, prebarikazioa, hatza... lapsusa?

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 26a, 08:52

Entzungarriak, zinez, Presidentetza, Barne eta Justizia kontseilari Javier Caballerok atzo Foru Parlamentuan egindako adierazpenak,  Nafarroako Gobernuak irrati lizentziaren auzian egindako lanaz mintzatzeko tenorean. "Deinformazioa", "tergibertsazioa" -Elhuyarren arabera, desitxuraketa-, "prebarikazioa" eta "hatza" aipatu zituen. Hitzak hautatzeko tenorean, bete betean asmatu zuelakoan gaude. Gure uste beti apalean, ñabardura bakarrean, hitz ñimiño batean besterik ez zuen huts egin. "Gobernuak eginen ez duena izanen da..." esan zeularik "ez" hori legoke sobran. Lapsusa, subkonszientea ote halako lexikoaren hautapenaren eragilea? Eguna bizkor hasi nahi baduzu, entzun haren hitzak, edozein euskaldun -euskaradun- pizteko modukoak dira eta.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/caballero2010225.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!