Iritzia: Ñabarduretan maisu

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 24a, 09:00

Fermin Erbiti

Mundua, eta munduko gertaerak, txuri edo beltzetik baino grisatik hurbilago daudela aspaldiko ikasgaia da. Horretan euskaldunok arazo handirik ez daukagu, egia esan behar baldin bada. Besteak gure aurka jo eta ke ari direla ikustea ere ez omen da aski etengabeko eztabaida antzua bazter uzteko. Nire ustez, ñabarduretan hain fin aritzea ergelkeria handia da bat eginik jokatzen duen arerioak, esaterako, ordu arteko seinale elebidunak elebakar bihurtzen dituelarik.

Baliteke politikoak gu guztiok baino askoz argiagoak izatea. Noizean behin, ordea, San Nikolaseko tabernetan poteatzen ari diren euskaltzaleekin hitz egin beharko lukete, karrikan dabilen euskaldun arrunta ez baita gauza izaten politikari batzuek hain gustuko dituzten ñabardurak ulertzeko.

Zer dela-eta gaurko purrustada? Dakizuenez, Paz Ziganda ikastola da aurtengo Nafarroa Oinez festaren antolatzailea. Burlatako zinegotzi euskaltzaleetako batek ikastolari laguntza ematearen aurka dagoela esan du, irakaskuntza publikoa defendatzen duelako-edo...

40 urtetik gorako ibilbideak, gaur egungo egoerak, ikasle kopuruak eta matrikulazio datuek ere ederki islatzen dute Iruñerriko ikastolen garrantzia. Hori ikusten ez duen euskaltzalea itsu dago.

Euskaltzale xume honek honako eskaria eginen lioke ikastolari laguntza ematearen aurka dagoen zinegotziari: karriketan dabiltzan euskaltzaleengana hurbil dadila, eta galdetu diezaiela ea zer iruditzen zaien lehengo eguneko erabakia. Mundu diferentetan bizi ez bagara, behintzat, euskaltzale gehienek, baita botua eman diotenek ere, erokeritzat joko dute.

“Munduz mundu” da aurtengo Oinezen lema. Hobe, bai, gure mundutxo honetan batzuek herra eta aurreiritziak alde batera utziko balituzte.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/ferminerbiti2010223.mp3]

Deskargatu

Euskaltzaleok: ñabarduretan maisu

Mundua, eta munduko gertaerak, txuri edo beltzetik baino grisatik hurbilago daudela aspaldiko ikasgaia da. Horretan euskaldunok arazo handirik ez daukagu, egia esan behar baldin bada. Besteak gure aurka jo eta ke ari direla ikustea ere ez omen da aski etengabeko eztabaida antzua bazter uzteko. Nire ustez, ñabarduretan hain fin aritzea ergelkeria handia da bat eginik jokatzen duen arerioak, esaterako, ordu arteko seinale elebidunak elebakar bihurtzen dituelarik.

Baliteke politikoak gu guztiok baino askoz argiagoak izatea. Noizean behin, ordea, San Nikolaseko tabernetan poteatzen ari diren euskaltzaleekin hitz egin beharko lukete, karrikan dabilen euskaldun arrunta ez baita gauza izaten politikari batzuek hain gustuko dituzten ñabardurak ulertzeko.

Zer dela-eta gaurko purrustada? Dakizuenez, Paz Ziganda ikastola da aurtengo Nafarroa Oinez festaren antolatzailea. Burlatako zinegotzi euskaltzaleetako batek ikastolari laguntza ematearen aurka dagoela esan du, irakaskuntza publikoa defendatzen duelako-edo...

40 urtetik gorako ibilbideak, gaur egungo egoerak, ikasle kopuruak eta matrikulazio datuek ere ederki islatzen dute Iruñerriko ikastolen garrantzia. Hori ikusten ez duen euskaltzalea itsu dago.

Euskaltzale xume honek honako eskaria eginen lioke ikastolari laguntza ematearen aurka dagoen zinegotziari: karriketan dabiltzan euskaltzaleengana hurbil dadila, eta galdetu diezaiela ea zer iruditzen zaien lehengo eguneko erabakia. Mundu diferentetan bizi ez bagara, behintzat, euskaltzale gehienek, baita botua eman diotenek ere, erokeritzat joko dute.

Munduz mundu” da aurtengo Oinezen lema. Hobe, bai, gure mundutxo honetan batzuek herra eta aurreiritziak alde batera utziko balituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!