Julio Soto: "Pozik nago, gozatu dudalako"

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 22a, 14:11

Julio Soto gailendu da Etxarrin, Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdian. 421 puntu jaso ditu eta, haiekin batera, finalerako txartela. Haren atzetik salkatu dira Estitxu Arozena (397), Oskar Estanga (391),  Xabier Terreros (390,5), Ander Fuentes Itturri (370,5) eta Saioa Alkaiza (336). Etxarrikoa saio ederra izan zela nabarmendu du Nafarroako Bertsozaleen Elkarteko Lorea Arburuak Pasahitzan. Halaber, Julio Sotok esan digu gozatzen ari dela, eta finalean hain justu helburu hori izanen duela, bertsotan gozatzea eta, ahal dela, txapela lortzeko borrokan sartzea.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/bertso2010222.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!