Jimeno Jurio, NO-DOan

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 22a, 13:48

Jose Mari Jimeno Jurio historialariak, artean apaiza zela, Donejakue bidea egin zuen 1963an, bi lagunekin, gurdia eta guzti. Abentura hura laburbiltzen duen NO-DOa ekarri dugu hona. Garai haietan Donejakue bidea zeharo ahantzirik zegoen. Erromesaldia amaiturik, El renacer de la ruta jacobea desde Estella liburua idatzi zuen Jimeno Juriok. Liburu hori berrargitaratu dute Pamielak, Udalbidek eta Euskara Kultur Elkargoak. Eta liburu horri buruzko elkarrizketa egin dio Mikel Bujandak Roldan Jimeno Arangureni.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/dr000322.mp3]

Deskargatu

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=usfRD5Jbs6w]

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!