Iritzia: Heriotzaren aurpegia

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 16a, 17:49

Josi Basterretxea

Heriotzaren aurpegia ikusi dut gaur argazkian. Argazki txiki batean, ez lehen orrialdeetako koloretsu horietakoetan. Langile bat hil da lanean ari zela, Arabako Laudion, Tubacex lantegian. Hogeita lau urte zituen. Hodi handi bat etorri zaio gainera, eta bertan zendu da.

Otsailak hamasei ditu gaur. Eta dagoeneko, hamaika langile hil ditu lanak, lantegiak, lan-istripuak. Gure artean, Euskal Herrian, urtea hasi denez gero, bataz beste, astean, langile bi hil dira euren lanpostuetan. Astean bi. Aise esaten da.

Lan prekarioari egotzi ohi zaio lantegietako ezbeharra. Eta bide nabar, segurtasun-arauak ez betetzeari.

Tubacex lantegian gertatu da azken heriotza. ERE delakoa du abian enpresak urteberriaz gero, bigarrena, bigarren lan-erregulazioa. Sindikatu batzuek esan dute jada enpresak ez duela enplegua bermatzen bere jarduerarekin.

Lan txarrak, heriotza okerra… Ez da opari handia hogeita batgarren mendeko kapitalismoak egiten diguna.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/josibasterretxea2010216.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!