Gaurko argazkia, eta antzekoak, egunkari guztietan topa ditzakegu, baina nik "Gara" egunkariak argitaratutako bat hautatu dut. Bertan, NATOko soldaduak ageri dira Afganistango herrixka batean, euren armak bi neskatorenganantz destatuz. Izan ere, Mushtarak izeneko operazioaren baitan, NATOk hamabi pertsona erail ditu. Zibilak denak. Errugabeak denak. Argazkiko neskato horiek biak bezala.
Diotenez, akats bat izan da. Jaurti zituzten koheteak desbideratu egin ziren, eta, insurjentziaren ustezko babesleku baten aurka jo beharrean, etxe batean erori ziren. Barkamena eskatu du NATOk, aldameneko autoari kolpe bat eman dionak barkamena eskatzen duen bezalaxe. Afganistako presidente Hamid Karzaik ere tristura adierazi nahi izan du, erlojua edo diru-zorroa galdu berri duenaren pena berberarekin. Besterik ez. Ez zigorrik, ez errudunik, ezta gaitzespenik ere. Bihar edo etzi ahaztu eginen zaizkigu hamabi hildako horiek.
Eskerrak badela, oraindik orain, haserrea, sumina eta atsekabea adierazteko gai denik ere. Asteburua izan arren, Roberto Jimenezek prentsa-deialdia egin zuen, eta bere gaitzespenik energikoena adierazi. Maitasun eta elkartasun mezua helarazi nahi izan zien biktimei, «tamalez, asko baitira orain arte pairatu dituzten mota honetako erasoak, baita lehergailuekin ere», esan zuen.
Roberto Jimenezek gaineratu zuenez, «ez dago bortizkeriaren bidez defenditu daitekeen helbururik» eta bakea, demokrazia zein askatasunarekiko konpromisoa berretsi zuen. Afganistango erasoaldiari buruz, alta, ez zuen txintik ere esan. Burlatako PSNren egoitzaren kontra pintura bota zutela-eta egin zuen gaitzespen hori. Tamalez, lehentasunak lehentasun dira oraindik orain.
[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/jonorzaiz2010215.mp3]

Roberto Jimenezek gaineratu zuenez, «ez dago bortizkeriaren bidez defenditu daitekeen helbururik» eta bakea, demokrazia zein askatasunarekiko konpromisoa berretsi zuen. Afganistango erasoaldiari buruz, alta, ez zuen txintik ere esan. Burlatako PSNren egoitzaren kontra pintura bota zutela-eta egin zuen gaitzespen hori. Tamalez, lehentasunak lehentasun dira oraindik orain.Gaurko argazkia, eta antzekoak, egunkari guztietan topa ditzakegu, baina nik "Gara" egunkariak argitaratutako bat hautatu dut. Bertan, NATOko soldaduak ageri dira Afganistango herrixka batean, euren armak bi neskatorenganantz destatuz. Izan ere, Mushtarak izeneko operazioaren baitan, NATOk hamabi pertsona erail zituen atzo. Zibilak denak. Errugabeak denak. Argazkiko neskato horiek biak bezala.