AEK: Asteburuak Euskaraz Koordinatzen

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 11a, 14:04

Asteburuak euskaraz ikasten igarotzeko aukera eskainiko du AEK-k hiruhileko honetan. Adunan (Gipuzkoa) eginen dituzte hiru eguneko barnetegiak. Eta eskaintza, orain arte ez bezala, euskara ikasi nahi duten guztientzat izanen da, ez AEK-ko ikasleentzat bakarrik. Hiru egunez, ostiraletik igandera, eskolak gehi pentsio osoa, 105 euroren truke. Hobeki esanda, eskolak, pentsio osoa eta beste gauza asko: giro euskaldun batean bizitzea. jende euskalduna ezagitzea, ikasitakoa praktikan jartzea, txangoak, bisitak...  Martxoaren 12ko asteburuan, EGA eta 3. maila. Apirilaren 16koan, 2. maila eta 1B maila. Maiatzaren 7koan, 1A maila. Izena AEK-ko edozein euskaltegitan eman daiteke. Honetaz guztiaz mintzatu gara AEK-ko Iruñerriko koordinatzaile Asier Biurrunekin.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/aek2010211.mp3]

Deskargatu

Ikerketa bereziak egiten dituztenentzat. Aste honetako bi adibide: sexu kontuetan -eta Espainiako estatua erreferentzia hartua NOSKI....- EAEkook hitz egiten omen dugu gaiari buruz zintzoen, eta zuek, nafarrok, ematen omen diozue garrantzi gutxien sexuari (eta kantabriarrak omen dira beren sexu harremanekin gehien gozatzen dutenak!). Bestea: egunean sei kopa ardoa edatea ona da bihotzarentzat, baina ez gorputzeko gainerako atalentzat.

Eskuminak eta ondo lo egin!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!