Diseinuzko iraultzak

Euskalerria Irratia 2010eko otsailaren 10a

"Edozer gauzari kolore baten izena jartzen diote eta automatikoki iraultza bilakatzen dute. Diseinuzko iraultzak dira horiek, kazetarion laguntzarekin sortzen direnak, eta askotan egiazki gertatzen ari denarekin batere zerikusirik ez dutenak". Mikel Reparaz kazetariaren hitzak dira, Pasahitza saioko lankideekin solasean bota dituenak.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/mikel-reparaz2010210.mp3]

Deskargatu

Reparazekin eduki dugun solasaldiaren abiapuntua, Ukrainako hauteskundeak. Errusiaren aldeko joera duen Victor Yanukovitxek irabazi ditu, eta garaipenak agerian utzi du iraultza laranja deitu zuten hura, Viktor Yustxenko buru eduki zuen hura, laranjaz tindaturiko mugimendua izan zela, bai, baina ez, ordea, iraultza. Haitiko egoera, Costa Ricako hauteskundeak eta Nigeriako presidentearen kargu gabetzea ere izan ditugu hizpide.

Argazkia: Wikipedia

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!