Nafarroako lera bat, 2014ko Errusiako Neguko Olinpiar Jokoetan?

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 8a, 16:23

Calgaryko (Kanada) 1988ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Jamaikak bobsleihgt probetan parte hartu zuen lehendabizikoz. Talde karibetarraren izotz gaineko balentriak mundu osoan oihartzun zabala izan zuen, eta pelikula ere egin zuten. Historia -edo istorioa- errepika daiteke, baina protagonista nafarrekin. Izan ere, Iruñean, Goitikbehera Kirol Taldea sortu berri dute, 2014ko Errusiako Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko xedearekin!

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/goitibeherak201028.mp3]

Deskargatu

Goitikbehera Kirol Taldeko kideak orain arte goitibehera lehiaketetan aritu izan dira. Austrian bobsleight ikastaroa egin berri dute. Eta Estellerrian, Riezu inguruan, bobsleight pista eraiki nahi dute. Horretaz mintzatu gara talde sorberriko Fermin Paularena eta Orein Mondragonekin. Gure argazki-muntaia errealitate bilaka daiteke. Ez da broma: oso serio ari dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!