Estitxu Arozena nagusi Garesen

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 8a, 13:24

Ezustekorik ez joan den larunbatean, Nafarroako Bertsolari Txapelketako Garesko finalaurdenean: Estitxu Arozena gailendu zen haren berragerraldian: 407 puntu eta finalaurrekoetarako txartela eskuratu zituen. Bertsozaleen Elkarteko Lorea Arburuak egin digu Garesko saioaren kronika.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/bertsolaritza201028.mp3]

Deskargatu

Gareskoa azken finalaurdena zen. Hartara, jada badakigu zeintzuk diren finalerdietarako sailkatu diren beste 16 bertsolariak, Julio Soto, Iñigo Olaetxea, Jon Barberena, Arkaitz Goikoetxea, Xabier Legarreta Arano, Ander Fuentes Iturri, Estitxu Arozena, Julen Zelaieta, Oier Lakuntza, Eneko Lazkoz, Iñigo Ibarra, Xabier Terreros, Oskar Estanga, Iñaki Aleman, Jon Elizetxe, Aimar Karrika, Miel Mari Elosegi Luze eta Saioa Alkaiza. Lehen finalaurrekoa Etxarri Aranazko kultur etxean jokatuko da, otsailaren 20an, 17:30etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!