Ikastolen Elkartea: "D eredua da hizkuntzak ikasteko egokiena"

Euskalerria Irratia 2010eko otsailaren 8a

"D eredua da hizkuntzak ikasteko egokiena", Nafarroako Ikastolen Elkarteko Pello Mariñelarenak gaur goizean gure mikrofonoen aitzinean azaldu duenez. Bere hitzetan, "orain beste zenbait kopia bultzatzen ari dira, baina D eredua ingelesa egokien integratu duena". Horren erakusletzat aipatu du NIEk sariak jaso dituela ingelesa integratzeko segitu duen bideagatik. Mariñelarenak, halaber, Ikastolen irakaskuntza eredua euskalduna, pedagogikoki aurreratua eta kooperatibista dela nabarmendu du, aurrematrikulazio kanpaina abiatu berri den honetan. Epea iragan ostiralean, otsailaren 5arekin zabaldu zuten, eta datorren ostiralean amaituko da, hilaren 12arekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!