Nafarroako arte dramatikoaren egoera dramatikoa

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 5a, 09:44

Eszenatoki gaineko profesionalak babesik gabe sentitzen dira Nafarroan. Ez dago antzerkigintzarako plangintzarik, gero eta aukera gutxiago dute haien lanak eskaintzeko, kanpora ateratzeko batere laguntzarik ez dute... Bizitzea baino gehiago iraunbizitzea da haiena. NAPAE, Nafarroako Arte Eszenikoen Profesionalen Elkarteko kide Jon Barbarin irratian izan dugu.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/jon-barbarin.mp3]

Deskargatu

Bien bitartean, Corpas kontselariak izugarrizko loreak eskaintzen dizkie profesional hauei. Orain berriki unibertsitate inguruko aldizkari batean esan du Nafarroan gelditzen diren aktoreak txarrak direlako daudela hemen. Honetaz gain dio dirulaguntzetatik bizi besterik ez dutela nahi. 2010ean zer gertatuko den, zer jokamolde izanen duen Administrazioak, ideiarik ez. Honetaz eta hartaz mintzatu dira gaur goizean legebiltzarreko lan saio batean NAPAEko kideak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!