Amadeo Marco: "Ni Euskal Herrikoa naiz, nire amak euskaraz egiten zuen eta"

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 4a, 12:59

"Ni Euskal Herrikoa naiz, nire amak euskaraz hitz egiten zuen eta. Euskadikoa, ez". Amadeo Marco zenaren hitzak dira, Jose Luis Lizundia euskaltzainak gaur Pasahitza saioan gogora ekarri dituenak, Euskal Herria kontzeptuak zer esan nahi duen azaltzeko asmoz. EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Euskal Herria terminoak ezin duela Nafarroa hartu EAEko curriculumean. Lizundiaren aburuz, "epai horretan ezjakintasun supinoa dago"; izan ere, "Euskaltzaindiak haren 139 arauan zehaztu zuenez, Euskal Herria kontzeptu kultural bat da, haren lurraldetasuna baduena, eta errealitate politiko-administratiboekin nahastu behar ez dena". Lizundiaren arabera, legearen arabera epaileek diktamena eskatu behar zioten Euskaltzaindiari, baina ez dute egin. Lizundiaren elkarrizketarekin batera, hor azpian, gure logo berria.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/joseluislizundia201024.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!