Shchumann, Ijurraren eskutik

Euskalerria Irratia 2010eko otsailaren 3a

Euskalerria Irratian lan egiteak eskaintzen dituen plazer ugarietako bat, noizean behin zuzen-zuzenean gozatu ahal izatea Iruñeko Orfeoiko zuzendari Igor Ijurrak gurean eskaintzen dituen musika klasikoari buruzko maisu lezioak. Hori da hori jakinduria, pasioa, komunikatzeko gaitasuna. Berak azalduta, musika klasikoarekin ez ezik Manolo Escobarrenarekin ere zaletu gintezke. Aste honetan, Ijurra Robert Schumann musikariaz mintzatu zaigu, haren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzen ari den honetan. Gaztetik musikaren asko arrakastaz jorratu zituen Schumannek: piano musika, lied, musika korala, musika sinfonikoa... Ijurrak  haren lau abesti ekarri dizkigu eta, bidenabar, erromantizismo musikalaren ezaugarriak azaldu: ilustrazio eta klasizismoaren aurkako erreakzioa izan zen eta arte guztietan izan zuen eragina.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/igorijurra201023.mp3]

Deskargatu

Irudia: Iruñeko Orfeoia

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!