D eredu publikoa aukeratzea kalitatearen aldeko apustua egitea dela dio Sortzenek

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 3a, 16:00

"D eredu publikoa kalitaterik handienekoa da". Hala adierazi du Sortzen-Ikasbatuaz plataformako Nestor Salaberriak Pasahitza saioan. Ostiralean, otsailaren 5ean hasiko da aurrematrikulazio kanpaina. Horren atarian, haurrak D eredu publikoan matrikulatzearen aldeko dekalogoa plazaratu du Sortzenek. Bestalde, euskal irakaskuntza publikoaren aldeko festa maiatzaren 23an eginen dute, Zizur Nagusiko Erreniega ikastetxeak antolaturik. Salaberriak jai horretarako prestatu duten abestia ekarri digu. Hartan kantari, besteak beste, Barricadako Enrique Villarreal Drogas, Betagarriko Iñaki eta ETBko Kike Amonarriz eta Ilazki Serrano. Hemen azpian, hurrenez hurren, Salaberriari egindako elkarrizketa eta Sortzenen festako kantua.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/nestorsortzen201023.mp3]

Deskargatu

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/02-sortzen-kolaboratzaileak.mp3]

Deskargatu

Argazkia: Azo

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!