San Blas opil erraldoiak

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 3a, 12:18

San Blas eguna Iruñean. Prozesioa, San Nicolas elizatik abiaturik, goizeko hamarretan. San Nicolas plazan bertan,  hainbat postu. Haietan salgai, gorri koloreko gozokiak eta San Blas opilak, goitik azukre geruza zuri eta gogorra dutenak. Horrekin guztiarekin oroitu da Oscar Brako irratiko komertziala gaurko goiz eguzkitsuan, gure terrazatik ipar-mendebalderantz, Sakana eta Etxauri alderantz begira. Inguruko mendietako gailurrak, Txurregi, Gaztelu, Sarbil, Eltxuko kaskoak, elurturik ikusi ditu, zuri-zuri, eta San Blas eguneko opil erraldoiak ziruditela bururatu zaio. Azukreztaturiko mendion argazkia hartu eta, San Blas eguneko opari moduan, hona igo dugu, plis-plas.

Irudia: Olagarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!