Igor Arroio: "Nafarroako lau enplegu planen porrota uzten dute agerian langabezia datu berriek"

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 2a, 12:39

"Nafarroan CCOOk, UGTk, CENek eta Gobernuak sinaturiko lau enplegu planen porrota uzten dute agerian gaur ezaguturiko langabezia datuek". Hala adierazi du LABeko Nafarroako koordinatzaile Igor Arroiok Euskalerria Irratian. Arroioren arabera, "bizi dugun egoera lotsagarria da" eta "krisia, beti bezala, langileei ordainarazi nahi diete". INEMen datuen arabera, urtarrilean 2.625 langilek galdu dute haien lanpostua Foru Erkidegoan, eta jada 43.278 dira lanik gabe daudenak. Bestalde, ELAko Nafarroako koordinatzaile Mitxel Lakuntzak, erretiroa  67 urtera arte atzeratzeaz, esan du pentsioak ez daudela arriskuan, eztabaida "faltsua eta interesatua" dela, "bankuek eta enpresariek bultzatua". Arroio eta Lakuntzarekin mintzatu da Oihane Arangoa lankidea.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/langabezia.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!