Iritzia: Endorfinez

Euskalerria Irratia 2010eko otsailaren 2a

Fermin Erbiti

Arrainak ura nola, holaxe behar omen ditugu guk, gizakiok, endorfinak. Zoriontsu biziko bagara, barnean ditugun sustantzia horiek dantzan jarri behar ditugu, askatu egin behar ditugu. Eta horretarako, adituek diotenez, hiru bide ditugu: barre, kirola edo sexua...

Osasungarriena, jakina, hiru jarduerak egunero-egunero egitea litzateke. Baina zuek nik bezain ongi dakizue gizakiok perfekziotik urrun bizi garela. Beraz, oso erraza da hiruetako batek huts egitea. Soluzioa begi bistakoa da: beste biak indartu egin behar dira, beti ere oreka mentala helburu.

Uste baino akatsdunagoak izanik, baliteke hirutik bik huts egitea. Ez da oso argia izan behar soluzioa-edo zein den ohartzeko: gelditzen zaigun jarduera bakarrean ahalik eta gehien aritu, zer eginen diogu... beste aukerarik ez baitago oreka mentalari eusteko.

Gurean hain zabaldurik dauden kirol erronkei buruzko erreportajea irakurtzean endorfinen kontu horretaz gogoratu nintzen: mendiko maratoiak, triatloiak, herri kirolak, txirrindularitza... ba al da hau bezalako herri kirolzalerik, ba al da guri kirol balentrietan irabaziko digunik?

Eta, egia esan, endorfinak gogoan, kezkatuta irakurri nuen artikulua. Kirolean, txerrian bezala, dena ona zelakoan, ordura arte ezezaguna nuen kirolzaletasunaren alde ilunak kezkatu ez ezik, ikaratu ere egin ninduen.

Besterik ez, banoa lasterka egitera, aurten Donostiako maratoia egin nahi dudalako. Aio.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/ferminerbiti201022.mp3]

Deskargatu

Arrainak ura nola, holaxe behar omen ditugu guk, gizakiok, endorfinak.

Zoriontsu biziko bagara, barnean ditugun sustantzia horiek dantzan jarri behar ditugu, askatu egin behar ditugu. Eta horretarako, adituek diotenez, hiru bide ditugu: barre, kirola edo sexua...

Osasungarriena, jakina, hiru jarduerak egunero-egunero egitea litzateke. Baina zuek nik bezain ongi dakizue gizakiok perfekziotik urrun bizi garela. Beraz, oso erraza da hiruetako batek huts egitea. Soluzioa begi bistakoa da: beste biak indartu egin behar dira, beti ere oreka mentala helburu.

Uste baino akatsdunagoak izanik, baliteke hirutik bik huts egitea. Ez da oso argia izan behar soluzioa-edo zein den ohartzeko: Gelditzen zaigun jarduera bakarrean ahalik eta gehien aritu, zer eginen diogu...beste aukerarik ez baitago oreka mentalari eusteko.

Gurean hain zabaldurik dauden kirol erronkei buruzko erreportajea irakurtzean endorfinen kontu horretaz gogoratu nintzen: mendiko maratoiak, triatloiak, herri kirolak, txirrindularitza...ba al da hau bezalako herri kirolzalerik, ba al da guri kirol balentrietan irabaziko digunik?

Eta, egia esan, endorfinak gogoan, kezkatuta irakurri nuen artikulua. Kirolean, txerrian bezala, dena ona zelakoan, ordura arte ezezaguna nuen kirolzaletasunaren alde ilunak kezkatu ez ezik, ikaratu ere egin ninduen.

Besterik ez, banoa lasterka egitera, aurten Donostiako maratoia egin nahi dudalako. Aio

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!