Euskal Irratiek, webgune berria

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 2a, 12:36

Ipar Euskal Herrian euskaraz diharduten irratien federazioak webgune berria du, euskalirratiak.info. Gure Irratiak, Irulegiko Irratiak eta Xiberoko Botzak beren webguneak berritu zituzten lehendabizi. Orain guztiok elkarrekin, federazioko kide ere baden Antxeta Irratiarekin batera,  toki berria sortu dute sarean. Guztiok zuzenean entzun daitezke webgune horretan eta, horretaz gain, saio eta tarte interesgarrienak noiznahi entzuteko moduan eskaintzen dituzte. Horretaz guztiaz mintzatu da Txari Eleta lankidea Gure Irratia-ko zuzendari Jose Luis Aizpururekin.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/jose-luiz-aizpuru201021.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!