Goi tentsio lineari ezezko biribila eman dio Estellerriak herri galdeketetan

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 1a, 18:55

Erroldaturiko herritarren %58k eman dute botoa, ia denek aurkakoa

Estellerriko 20 herrik ezezko biribila eman diote Gasteiz eta Castejon arteko goi tentsio lineari. Datuak oraindik behin behinekoak dira, oraindik errolda ofizialeko datuekin alderatu behar baitituzte, baina oso tarte txikia uzten diote zalantzari: orotara 1.585 herritarrek parte hartu dute herri galdeketetan, eta horietatik 1.564k goi tentsio linearen aurkako botoa eman dute, hau da, %98k. Nolanahi ere, galdeketak ez dira lotesleak. Udalek beraiek antolatu nahi zituzten, baina Nafarroako Gobernutik horretarako eskuduntzarik ez zutela ohartarazi zieten, eta azkenean goi tentsioaren aurkako herri plataforma arduratu da antolakuntzaz. Oihane Arangoa lankidea talde horretako kide Koldo Garciarekin mintzatu da.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/goitentsio.mp3]

Deskargatu

Irudia: Redver

http://www.flickr.com/photos/redvers/

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!