Maiorga Ramirez: "Eusko Alkartasuna da NaBairen etorkizunaren bermea, eta beste polemikak partzialak eta interesatuak dira"

Euskalerria Irratia 2010ko ots. 1a, 12:27

Eusko Alkartasuna da Nafarroa Bairen etorkizunaren bermea, eta beste polemikak partzialak eta interesatuak dira". Hala adierazi du Nafarroako EAko presidente Maiorga Ramirezek Pasahitza saioan. EA Batasunarekin elkarlanean hastearen aukeraz, gure galderei erantzunez esan du NaBaiko alderdiek orain arte hauteskunde estrategia ezberdinak izan dituztela EAEn eta Nafarroan. Eta gaineratu du Batasunaren prozesu horretatik espero duena dela "elkarlanerako orain arte izan diren trabak desagertzea". Halaber, gogora ekarri du "ezker abertzaleko beste talde batek urrats hori egiteak" bilakatu zuela posible NaBai sortzea, "EA beti egon delako lankidetzarako prest". Aralarrez esan du koalizioaren barne funtzionamendua aldatu nahi duela, "asmo hegemonialistak" dituelako eta "kargu gehiago" nahi dituelako. EAk, aldiz, "aniztasuna indartzen duen barne antolakuntza sistema" du nahiago.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/02/mairorgaramirez201021.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!