Futbol kontakizun paranormala

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 28a, 12:58

Osasunak 3-0 galdu zuen atzo Santanderko Racingen aurka eta Kopatik kanpo geratu da. Partida aspergarria. Emaitza kaskarra. Itxaropen zapuztua. Panorama beltz horretan guztian argi izpi bakarra, gure kontakizunean gertaturiko fenomeno paranormala.Bigarren zatiko 27. minutuan Juan Kruz Lakasta kontakizuna egiten ari zen. Canalesek falta atera behar zuen. Racingeko jokalari gazteak jaurti aurretik Euskalerria Irratiko esatariak iragarri zuen baloia eskuadrara bidaliko zuela, telebista albistegi guztietan agertzeko. Eta halaxe gertatu zen. Partidaren kronika osoagoa, Legardak Berrian. Irudian, gure irratiko kirol taldeko beste kide bat, Aritz Ibañez, baloian etorkizuna irakurtzen.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/kanalesgola.mp3]

Deskargatu

Irudia: Aritz Ibañez

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!