Presidentetzarako hauteskundeak egiten ari dira gaur Sri Lankan, iragan maiatzean gerra amaitu zenetik lehenak. Hain justu Tamilen aurkako gerra bultzatu zuten bi buruzagi dira bozetako faboritoak: Mahinda Rajapaksa egungo estatuburua eta Sarath Fonseka armadaburu ohia. Finean, milaka hildako eta dozenaka mila desplazatu eragin zituen tamil tigreen aurkako gerra nork irabazi duen erabakiko dute gaur, Berriako kazetari Arantxa Elizegiren iritziz.
[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/arantxa-elizegi.mp3]