Iruñeko Udaletxeko aurrealdeak 250 urte bete ditu gaur. Izan ere, 1760ko urtarrilaren 26an inauguratu zuten fatxada hau zuen udaletxea. Kontua da XX mendeko erdialdean eraikin osoa bota zutela, aurrealdea izan ezik. Bixente Taberna udal arkitektuak azaldu digu barroko estilokoa dela, eta Jose Zay Lordaren obra dela. Bitxikeria bat. Sarrerako atearen gainean zizelkaturik esaldi bat irakur daiteke, latinez idatzirik, udalbatzak 1759ko urtarrilaren 19an onarturikoa: "Atea denontzako zabalik dago, baina batez ere bihotza". Fatxadari buruzko datu gehiago ezagutu nahi izatekotan, entzun Oihane Arangoa lankideak Tabernari egindako elkarrizketa.
[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/bixentetaberna2010126.mp3]
Argazkia: Paco Calvino
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!