Josi Basterretxea
Gozoa, argazki gozoarekin nator gaur. Ahoa gozatzekoa. Izpiritua gozatzekoa. Kolore anitzekoa. Usain askotarikoa. Zapore ugarikoa. Lizarran aurkeztu du Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak kanpaina bat. Kanpaina bat, bertako produktuak kontsumitzeko. Argazkian, ongi asko ikusten dira bertako ardoa, bertako indabak, bertako olioa, bertako barazkiak, bertako eztia eta bertako gazta. Bai, bertakoak.
Gure kontsumoa hein handi batean enpresa trans-nazionalek gidatzen duten honetan, pozgarria da bertako nekazaria bere produktua harrotasunez erakusten ikustea. Pozgarria da haren gonbidapena jasotzea, ahal den neurrian bertakoa kontsumitzeko. Eta, bertakoa mahairatzea ez da jakobinismo merkea. Ezpada ze higienezko hautua, jasangarritasunezkoa.
Ez dago munduan herri seriorik bere lehen sektorea babesten eta preziatzen ez duenik. Ez dago munduan herri seriorik bere ortua, babesten ez duenik, bere abeltzaintza preziatzen ez duenik, bere itsasoa modu jasangarrian ustiatzen ez duenik.
Komertzializazioan egiten du gure produktuak kale. Produktu ona da gehien bat. Baina, ez da ezaguna. Zaila da aurkitzen.
Aldarrikapen maximalistetan ito ordez, egitura beregainak behar ditu herri honek. Baita elikaduraren esparruan ere.
Izan ongi, eta on egin entzule. Gaur zortzira arte.
[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/joxi-basterretxea2010126.mp3]