Iritzia: Isiltzeko artea

Euskalerria Irratia 2010eko urtarrilaren 26a

Fermin Erbiti

Barneko arazoak konpontzeko gai ez den alderdi edo koalizio bati norbaitek utziko al dio gizarte osoarenak kudeatzeko ardura?

Badakigu piska bat arakatuz gero etxe guztietan aurkituko dugula trapu zikinen bat, konforme. Baina ez da oso argia izan behar pentsatzeko trapu zikin guzti-guztiak herriko plazan erakustea kaltegarria dela, batez ere ika-mika batzuk ergelkeria hutsa direnean.

Ez dago komunikazioaren garrantziaz ohartu ez den politikaririk. Baina komunikazioak funtzionatuko badu, isiltasuna hitz egiten jakitea bezain garrantzitsua da. Tamalez, jendeaurrean hitz egiteko moduaz artikulu eta liburu pila bat dagoen bitartean, isiltasunak ez du apenas idatzizko gogoetarik merezi izan. Agian horregatik batzuk ez dira oraindik isiltasunaren garrantziaz ohartu.

Lagun diezaiegun, bada, liburu baten aipamena eginez. “Isiltzeko artea” da liburu hori, Abate Dinouartek 1771n idatzitakoa. Egia da egileak isiltasunaren beharra erlijio gaietara mugatzen duela, baina bertan esandakoek beste arloetarako ere balio dezakete, politikarako, esate baterako. Baltasar Gracianen “Oráculo manual” gogoan, begira zer dioen apez frantziarrak: “Mihiarekin oso kontuz ibili behar da, behin ihes egin duenean, nekez kateatuko dugun basapiztia baita”.

Dakizuenez, nafar parlamentarien eguberriko oporraldi luzea ez da oraindik amaitu. Parlamentariek, beraz, irakurtzeko aukera paregabea daukate. Iruñeko alkate ohi batek kontrakoa esan bazuen ere, irakurtzea denbora aprobetxatzeko eta ongi pasatzeko modu hoberenetakoa da, liburu egokia aurkituz gero.

Hortxe, beraz, gomendioa: “Isiltzeko artea”, gaztelerazko edizio berrian, euskaraz, nik dakidala, ez baitute argitaratu. Ez horregatik.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/fermin-erbiti2010126.mp3]

Deskargatu

Barneko arazoak konpontzeko gai ez den alderdi –edo koalizio ba

Barneko arazoak konpontzeko gai ez den alderdi edo koalizio bati norbaitek utziko al dio gizarte osoarenak kudeatzeko ardura?

Badakigu piska bat arakatuz gero etxe guztietan aurkituko dugula trapu zikinen bat, konforme. Baina ez da oso argia izan behar pentsatzeko trapu zikin guzti-guztiak herriko plazan erakustea kaltegarria dela, batez ere ika-mika batzuk ergelkeria hutsa direnean.

Ez dago komunikazioaren garrantziaz ohartu ez den politikaririk. Baina komunikazioak funtzionatuko badu, isiltasuna hitz egiten jakitea bezain garrantzitsua da. Tamalez, jendeaurrean hitz egiteko moduaz artikulu eta liburu pila bat dagoen bitartean, isiltasunak ez du apenas idatzizko gogoetarik merezi izan. Agian horregatik batzuk ez dira oraindik isiltasunaren garrantziaz ohartu.

Lagun diezaiegun, bada, liburu baten aipamena eginez. “Isiltzeko artea” da liburu hori, Abate Dinouartek 1771n idatzitakoa. Egia da egileak isiltasunaren beharra erlijio gaietara mugatzen duela, baina bertan esandakoek beste arloetarako ere balio dezakete, politikarako, esate baterako. Baltasar Gracianen “Oráculo manual” gogoan, begira zer dioen apez frantziarrak: “Mihiarekin oso kontuz ibili behar da, behin ihes egin duenean, nekez kateatuko dugun basapiztia baita”.

Dakizuenez, nafar parlamentarien eguberriko oporraldi luzea ez da oraindik amaitu. Parlamentariek, beraz, irakurtzeko aukera paregabea daukate. Iruñeko alkate ohi batek kontrakoa esan bazuen ere, irakurtzea denbora aprobetxatzeko eta ongi pasatzeko modu hoberenetakoa da, liburu egokia aurkituz gero.

Hortxe, beraz, gomendioa:“Isiltzeko artea”, gaztelerazko edizio berrian, euskaraz, nik dakidala, ez baitute argitaratu. Ez horregatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!