Osinaga, (euskal)erria(irratia) zurekin!

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 22a, 15:41

Pedro Osinaga saritu behar du Nafarroako Kazetarien Elkarteak. Horren kontura jakin dugu irratiaren bi lagunek, Patxi Huarte Zaldieroa kolaboratzaileak eta Julia Itoiz entzuleak, harreman zuzena dutela Osinagarekin eta, hartara, Euskalerria Irratiak lotura zuzen samarra duela aktore iruindarrarekin. Osinaga, (euskal)erria(irratia) zurekin! Bidenabar, Ibon Olagarro Gaztanbidek Osinagaren erreakzioa lortu du. Egiazkoa ala muntaia? Zeuk erabaki, webzale. Behingoagatik, gurean korte bat gazteleraz.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/pedro-osinaga.mp3]

Deskargatu

Bihar Salesko San Frantziskoren eguna da, kazetarion patroia. Horren karietara, Nafarroako Kazetarien Elkarteak meza eginen du San Ferminen kaperan, bazkaria Gendulaingo jauregiko Isabel II.aren aretoan eta marko aristokratiko konparaezin horretan saria emanen dio nori eta Pedro Osinagari. Hori da hori modernitatearen, areago, posmodernitatearen aldeko apustua! Kurioski, sariaren kontura, Osinagarekin lotura zuzena dutela kontatu digute irratiko bi lagunek. Gure kolaboratzaile baten, Patxi Huarte Zaldieroaren aita Osinagaren lagun mina omen zen. Patxik oraindik gordetzen du aktoreak txikitan oparitu zion argazkia. Mezua ere idatzi zion: "Handitan zure aita bezain jator eta zintzoa izan zaitezela". Entzule baten, Julia Itoizen aita ere Osinagaren laguna ei zen. Madrilera alde egin aurretik, Osinagak galdetu zion ea benetan ederra zen. Osinaga, (euskal)erria(irratia) zurekin!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!