SOS Arrazakeria: "Etorkinak erroldatzearena polemika faltsua da"

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 21a, 13:42

"Paperik gabeko etorkinak erroldatzearena polemika faltsua da". Hala salatu du Nafarroako SOS Arrazakeria taldeko Leire Olzak Pasahitza saioan. Haren hitzetan, "Espainiako Gobernuak erroldatzearen alde egiten du, baina aldi berean kanporatzeekin segitzen du eta Atzerritarren Legearen erreforma murriztaileak egiten ditu". Polemikak Vicen (Katalunia) du sorburua, han Udalak paperik gabeko etorkinak erroldatzeari uko egin baitio. Udal Gobernu osatzen duten alderdiak CiU, PSC eta ERC dira. Herrian badute eskuin muturreko talde bat gero eta boto gehiago lortzen ari dena. Olzaren idurikoz, alderdiek boto xenofoboa lortzen saiatu ordez, herritar xenofoboen ikuspegia aldatzen saiatu beharko lukete. 2008kodatuen arabera, Nafarroan badira 65.000 etorkin erroldaturik, paperdunak eta paperik gabeak barne.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/leire-olza-sos-arrazakeria1.mp3]

Deskargatu

Irudia: Domibrez

http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/leire-olza-sos-arrazakeria1.mp3Deskargat

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!