NAfarroa ezBAIan

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 21a, 13:17

Enegarren ezbaia, eztabaida, Nafarroa Bairen baitan. Diario de Navarra egunkariak atzo argitaratu zuenez, Aralarrek NaBairen izena erregistraturik du, eta haren koaliziokideek hori aldatzeko eskatu diote. Aralarren erantzuna, filtrazio interesatua izan dela, koalizioaren baitan badirela NaBaitik at B plan bat dutenak, Aralarri baino gehiago Nafarroa Bairi berari egiten diotela min. Halaber, Aralarrek iragarri du haiekin bilera erronda egin eta gero koalizioko kideei bi agiri helarazi behar dizkiela, dokumentu programatikoa bata, antolakuntzaren oinarriak finkatzean duena bestea. Oihane Arangoa lankideak Aralarreko Aritz Romeo elkarrizketatu du. Pasahitza saioan, Uxue Barkosi elkarrizketa luzeagoa eginen diote datorren asteartean.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/aritz-romeo.mp3]

Deskargatu

Argazkia: nafarroabai.org

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!