Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Arozenarekin baina Silveira gabe

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 20a, 19:59

Urtarrilaren 22an eguneratua.

Hogeita zazpi lagunek parte hartuko dute aurten Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Iaz baino bi gehiago izanen dira, beraz. Partehartzaileen izen zerrendan, bi protagonista. Estitxu Arozena, txapelketara itzuli delako. Eta Xabier Silveira, iazko txapelduna, ez duelako parte hartuko. Asteburu honetan eginen dituzte lehen saioak.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/bertso-txapelketa-aurkezpena.mp3]

Deskargatu

Lehen azken-laurdena, larunbatean izanen da, Aizarotzen, Basaburuko Kultur Etxean, 17:30etan. Han abestuko dutenak, Julen Zelaieta, Bittor Elizagoien, Aimar Karrika, Iker Gorosterrazu, Oier Lakuntza eta Arkaitz Goikoetxea.

Igandean jokatuko da bigarren azken-laurdena, Sunbillan, Ilubeltza Elkartean, 17:30etan. Bertsolariak: Xabier Legarreta, Aritz Saragueta, Iñaki Aleman, Iñigo Ibarra, Ekaitz Astiz eta Egoitz Urrestarazu. Txapelketaren inguruko datu gehiago Nafarroako Bertsozaleen Elkarteko Lorea Arburuaren hitzetan, beheko grabazioan, eta bertsozale.com webgunean.

Eguneraketa: Urtarrilaren 22an Txari Eletak Nafarroako Bertsolari Elkarteko kide Gontzal Agoteri Pasahitzan egin elkarrizketa:

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/gontzal-agote.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!