Errealitateak baditu milaka aurpegi

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 20a, 19:54

Irudi bakarra, hiru mezu ezberdin. Bistan da irudiak manipulatzea arrunt erraza dela. Ez dago photoshop-en beharrik. Irudia bera moztearekin aski izan daiteke. Mangas Verdes blogean ikusi dugu collagea. Eta zer pentsa eman digu. Besteak beste, azkenaldian zenbait irudi-muntaia egiten ari garelako. Batez ere, Haititik norabide bateko zein besteko mezuak helarazten dizkiguten argazkiak iristen ari zaizkigulako. Erralitateak baditu milaka aurpegi, eta batzuek zein bestetzuek gehien interesatzen zaiena erakusten digute. Beraz, ezin zaitezke ez batzuekin ez bestetzuekin fidatu. Ezta, jakina, gurekin ere: soinu grabazioak manipulatzea irudiak manipulatzea baino askoz errazagoa da. Kasu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!