"Badira baldintzak urrats handiagoak egiteko prozesua martxan jartzeko". Hala adierazi du Floren Aoizek gaur goizean gure mikrofonoetan. ETAren azken agiriaz ari zela egin du gogoeta Aoizek, baina zehaztu du ETArentzat ez ezik gainontzeko eragile guztientzat ere balio duela. Diario de Noticiaseko kazetari Ibai Fernandezekin batera aritu da idazle tafallarra iragan igandean ezaguturiko idazkia aztertzen. Fernandez ezkorrago azaldu da ETAren iragarpenen aitzinean. Haren idurikoz, prozesuak aurrera egin dezan, ezinbestekoa da ETAk armak uztea.
[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/tertulia-politikoa2010119.mp3]