Mikel Aramendi: "ETAren agirian badira hainbat eduki berri"

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 18a, 14:09

"ETAren agirian badira hainbat eduki berri, ETAk aurretik esan eta idatzi gabeak". Hala adierazi du gaur Mikel Aramendi kazetariak Pasahitza saioan, eta gaineratu du bestelakorik dioena agiriaren edukiaren arabera bainoago bere interesen arabera ari dela. Eduki berrion artean nabarmenena kazetari donostiarraren aburuz, ETAk aitortzen duela ez dela bera izango Euskal Herriaren askatasuna erdietsiko duena, baizik eta herria bera. Lerroon azpiko grabazioan, hurrenez hurren, Xanti Kirogaren, Maiorga Ramirezen eta Aramendiren beraren balorazioak.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/kiroga-ramirez-aramendi2010118.mp3]

Deskargatu

Nafarroa Baiko parlamentari eta EAko Nafarroako presidente Maiorga Ramirezek gure albistegietan bertan esan du haren koalizioak ez diola nortasun politikorik aitortzen ETAri. Hori dela kausa, espero duten agiri bakarra haren amaiera iragartzen duena ei da. Ezker abertzaleko hautetsi Xanti Kirogak, berriz, nabarmendu du ETAk gatazka konpontzeko borondatea adierazi duela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!