Mundu osoko 300dik gora lekutan pantailaratuko dute 'To shot an elephant', Eguzki Bideoak-en eskutik

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 18a, 13:35

Mundu osoko 300dik gora lekutan pantailaratuko dute gaur To shot an elephant pelikula, Eguzki Bideoak ekoiztetxe iruindarraren eskutik eta musu truk. Australia, New York, Uruguai, Madril, Bartzelona, Donostia, Iruñea… Geografiari doakionez ez ezik, giza paisaiari dagokionez ere askotarikoak izanen dira aretoak: elizak, sindikatu egoitzak, gaztetxeak, zinema aretoak... Global screaming bat izanen da, pantailaratze mundiala, gerraren aurkakoa. Hemen azpian, Eguzki Bideoak taldeko Nerea Fillat eta Aitor Balbasi Pasahitza saioan egindako elkarrizketa, pelikularen aurrerapena eta Nafarroako pantailaratze lekuak.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/to-shoot-an-elephant2010118.mp3]

Deskargatu

[blip.tv ?posts_id=2847497&dest=-1]

To shot an elephant dokumentalak duela urte bete Israelgo armadak Gazaren kontra egindako operazio odoltsuaren, Berun urtua izeneko operazio militarraren kontakizuna egiten du. Alberto Arce kazetari asturiarraren lana da. Arce Gaza bonbardatu zuten bitartean han geratu zen mendebaldeko kazetari bakarra izan zen. Oso irudi latzak grabatu zituen.

Agoitz: Angiluerreka Elkartea, 20:00.

Barañain: Gaztetxea, 20:00.

Erratzu: Zubipunta, 21:00.

Etxauri: Udaletxeko lehen solairuan, 20:00.

Gares: Gaztetxea, 19:30.

Ibiriku: Ibirikuko Elkartean , 20:00.

Iruñea: Bakearen Etxea (KEM-MOC), 20:00.

Iruñea: Zabaldi , 20:00.

Iruñea: Bar El Saloncito , 20:00.

Iruñea: Akelarre Kultur Elkartea , 21:00.

Iruñea: Subeltz, 19:30.

Irurtzun: Pikuxar , 00:00.

Lakabe: Gaztetxea, 20:00.

Lizarra: Lizarraldeko Institutua, 12:00.

Lizarra: Gaztetxea, 20:00.

Tafalla: Kultur Etxea, 19:30.

Zaraitzu Espartza: Beiegu Elkartea, 20:00.

Zizur Nagusia: Esparru Gaztetxea, 19:30.

Zurukain: 19:30.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!