Gaur arratsaldean, Osasuna lerro-lerroan

Euskalerria Irratia 2010eko urtarrilaren 16a

Osasunaren eta Espanyolen arteko partidaren berri emanen du Euskalerria Irratiak gaur arratsaldean, 17:45etatik aurrera. Ahozko kontakizuna Iruñerrian fm-ko 91.4an entzun ahal izanen da, eta mundu osoan lerro-lerroan. Euskalerria Irratiko zuzendariak, Mikel Bujanda euskaltzain urgazleak, lerro-lerroan hori proposatu digu ingelesezko on line ezagunaren ordain moduan. Eta guri proposamena gustatu zaigu. Harira: partidaren idatzizko kronika ere eginen dugu, twitter-en eta facebook-en. Ahozkoan, beti bezala, Ibon Olagarro Gaztanbideren irrintziak, Aritz Ibañezen casiotonea, Asier Azpilikuetaren trikitia eta Juan Kruz Lakastaren kontakizuna izanen dira gozagai.

Jaitsiera posteuetatik hiru puntutara iritsiko da Gazteluko plazako taldea gaurko norgehiagokara, eta denboraldiaren amaieran Bigarren Maila saihesteko borrokan aurkari zuzena izan daitekeen taldea izanen du aurrez aurre, kataluniarrek gorritxoek baino bi puntu gehiago besterik ez dute eta. Partidaren inguruko informazio gehiago, Legardak Berrian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!