Sakandar 1, euro 1: 20.000 baietz!

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 15a, 18:23

Zoritxarrez, Euskalerria Irratia ez da Nafarroan arazoak dituen komunikabide euskaldun bakarra. Gure nortasun propio eta bereiziko foru erkidego honetan, egoera gero eta itogarriagoa da euskaraz dihardugun komunikabideentzat.  Sakanako Guaixe astekaria eta Beleixe irratia kinka larrian dira. Horren eragileak, krisi ekonomikoa eta, batez ere, Nafarroako Gobernuak iragarritako diru laguntzak bertan behera utzi izana. Ataka estua gainditu ahal izateko, dirua biltzeko kanpaina jarri dute abian. Goiburua: sakandar 1, euro 1: 20.000 baietz! Berria Telebistako lagunek horren inguruko bideo interesgarria prestatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!