Nafarroan ETB ikusi ahal izateko herri ekimen legegilea

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 13a, 13:33

Nafarroan ETB ikusiko dela bermatzeko xedearekin kanpaina eginen dute Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak eta Kontseiluak. Ardatz nagusia, sinadurak biltzea, Espainiako Kongresuan Herri Ekimen Legegilea aurkezteko. Nafarroan, oraingoz, Euskaltzaindiaren eta Eusko Ikaskuntzaren egoitzetan sinatu ahal izanen da. Helbideak, hurrenez hurren, Olivetto Kontea plaza, 2 eta Gazteluko plaza, 43. Honen guztiaren inguruko azalpenak eman dizkigu Andres Iñigok, Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/andres-inigo.mp3]

Deskargatu

Ekimenaren sorburua, Valentzian dago. Han bada Accio Cultural izeneko talde bat, azken 30 urteotan gogor lan egin duena TV3 katalanezko telebista ikusi ahal izateko. Talde hori da Ekimen Legegilea abian jarrri duena eta Euskaltzaindiari, Eusko Ikaskuntzari eta Kontseiluari bat egiteko eskatu diena.

Ekimen Legegileak bermatuko luke hizkuntza gutxitu batean egindako telebista hizkuntza hori bera mintzatzen den gainontzeko autonomia erkidegoetan ikusi ahal izatea, eta, hartara, Nafarroan ETBren seinalea jaso ahal izatea. Legeari oinarri juridikoa emateko, Europako Hizkuntza Gutxituen karta erabili dute. Herri Ekimen Legegilea Kongresura eraman ahal izateko 500.000 sinadura behar dira. Herrialde Katalanetan dagoeneko 300.000 lortu dituzte. Orain, Hego Euskal Herri osoan bilduko dituzte orain.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!