Sadar erreka ertzetik mundura

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 13a, 10:00

Euskalerria Irratiak zuzenean eskainiko du gaur Osasunaren eta Herculesen arteko Kopako partida, ilunabarreko zortziak laurden gutxitatik aurrera. Irratia izanda, ahoz, fm-z, onlineki emitituz eginen du kontakizuna. Baina baita idatziz, twitter-ez, facebook-ez ere. Entzuleek, beraz, inoiz baino aukera gehiago izanen dituzte kontakizunean parte hartzeko. Ohi denez, gorritxoen jokoarekin batera, Ibon Olagarro Gaztanbideren irrintziak, Aritz Ibañezen casiotonea, Asier Azpilikueta euskaltzain txikiaren zuzenketak eta Juan Kruz Lakastaren kontakizuna gozatuko ditugu.

Kopako final zortzirenetako itzulerako partida da gaurkoa. Joanekoan, gorritxoek 2-1 galdu zuten. Norgehiagoka honi begira, azken orduko baja du Gazteluko Plazako taldeak, Kristian Vadocz. Izan ere, jokalari hungariarrari aita hil zaio. Iragan igandeko partidan, Javad Nekounamek txartel gorria ikusi zuen eta gaur zigorra beteko du. Hartara, gaur, ezinbestean, Ruper eta Patxi Puñal ariko dira euskarri bikoitzean. Sendagiria jasota, Sergio hasierako hamaikakora itzuliko da.

Hori guztiori hori horrela, litekeena da hasierako hamaikakoa honako hau izatea: Roberto; Azpilikueta, Roversio, Sergio, Monreal; Masoud, Puñal, Rúper, Calleja; Galán eta Dady.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!