Azken agurra Jorge Cortes Izali

Euskalerria Irratia 2010eko urtarrilaren 13a

Jorge Cortes Izalen erraustea gaur ordu bata eta erdietan eginen dute, Iruñeko hilerrian. Hileta elizkizuna, arratsaldeko zazpietan, Donibane auzoko Jasokunde Elizan, Asuncion Elizan. Cortes Izal euskaltzale eta euskaltzain urgazleak atzo eman zuen azken hatsa, Iruñeko haren etxean. Aspaldidanik zegoen gaixo, minbiziak jota.

Cortes Izal gertutik ezagutu zuen Roldan Jimenoren aburuz, XX. mendeko Nafarroako euskararen historiako protagonista nagusietako bat joan zaigu. Roldan Jimenoren hitzak, hemen azpian.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/jorge-kortes-izal.mp3]

Deskargatu

Otsagabian jaio zen, 1930ean. Ama euskalduna bazuen ere, txikitan ez zuen euskara ikasi. Jada heldua zelarik saiatu zen, Jose Maria Jimeno Jurio eta Pablo Antoñanarekin batera, Asisko Urmeneta irakasle zutela. Rol garrantzitsua jokatu zuen Nafarroako lehen ikastolen sorreran, 60ko zein 70eko hamarkadetan. Paz Ziganda ikastola martxan jarri zuen eta San Fermin ikastolako lehen arduraduna izan zen. Ikastolen mugimendua azkar zabaldu zen Nafarroa osora eta hark zabalkunde hori bultzatu zuen.

Hirurogeiko hamarkadan bertan, Principe de Viana aldizkarian, euskarazko atalaren arduraduna izan zen. Laurogeiko hamarkadaren amaieran, Euskalerria Irratiaren sorkuntzan ere parte hartu zuen. Besteak beste, Jimeno Jurio saria eta Euskalerria Irratia Elkarteak banatzen duen Larreko saria jaso zituen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!