Roxxxy eta euri izozkorra

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 12a, 12:54

Pasahitza saioan solasaldi grafikoa izaten dugu Patxi Huarte Zalideroa marrazkilari eta iritziemailearekin eta Alberto Barandiaran kazetari eta idazlearekin. Haiek eta Juan Kruz Lakasta esatariak irudi bana hautatzen dute, eta horiei begira astearen kronika nahikoa subjektiboa osatzen dute.  Aste honetan aukeratu dituztenak, Las Vegasen aurkeztu berri duten Roxxxy sexu errobotarena, gaur arratsaldean Iruñean izanen dugun euri izozkorrarena eta Zaldieroak berak elurrari buruz marrazturiko zinta ederra. Esan dituztenen artean bat, ez zaizkiela batere gustatzen post honena bezalako goiburuak, informaziorik ematen ez dutenak, besterik gabe jakinmina piztu nahi dutenak.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/tertulia-grafikoa2010112.mp3]

Deskargatu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!