Aldaketa klimatikoak aurrera darrai ETBn

Euskalerria Irratia 2010eko urtarrilaren 12a

Euskal Telebistako eguraldi mapak bigarren metamorfosia jasanen du urtarrilaren 25ean. Aldaketa klimatikoak aurrera darrai. Euskalerria Irratiak ETB barruko iturrietatik jakin ahal izan duenez, data horretatik aurrera, eguraldi tarteetan, lehenik eta behin Euskal Autonomia Erkidegoko mapa pantailaratuko dute, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako iragarpena luze eta zabal eskaintzeko. Gero, denbora tarte laburragoan, egun darabilten mapa izanen da ikusgai, Nafarroa Handiarena: EAErekin batera, Foru Erkidegoa, Ipar Euskal Herria, Errioxa, Kantabria, Aragoi.. Marka da gero: euskalerriairratia.com webgune iruindarrean eskaintzen dugun lehen primiziak Bilbon du sorburua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!