Euskara(atzera)bidea

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 1a, 16:24

Euskarabidearen inguruko bideo-erreportajea egin dute Irati Elizaldek, Iker Tubiak eta Oier Aranzabalek Zuzeun eskegitzeko. Nafarroako Euskararen Institutuari buruzko iritzia eskatu diete Topaguneako Oskar Zapatari, Euskal Herrian Euskarazeko Nestor Estebani eta Euskarabideko buru Xabier Azanzari. Bideo ikusgarria iruditu zaigu. Horregatik igo dugu gurera. Dena dela, soinu dokumentua izanagatik ere, are ikusgarriagoa begitantzen zaigu Mikel Bujanda lankideak, urrian, Nafarroa Oinez festan, Azanzari euskarazko hedabideen diru laguntzen inguruan egin zion elkarrizketa. Orduan esan zituenak esan zituen arren, gerora komunikabide euskaldunek ez dute diru laguntzarik jaso. Eta berak ez du dimisiorik eman.

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=J8Zo2EEFCSw&color1=0xb1b1b1&color2=0xcfcfcf&hl=en_US&feature=player_embedded&fs=1]

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!