Irrintzi dorretik mundura

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 5a, 08:11

Hona hemen gure webgune berria. Berrikuntza nagusia, gure seinalea interneten zabalduko dugula, on line eskainiko dugula, lerro-lerroan. Diala bai, sarea ere bai! Gure programazioa zuzenean entzun ahal izanen da, baina baita diferituan ere, webgunetik jaitsiz, webgunea jetziz: azken orduko tokiko informazioa, iritziak, elkarrizketak, jite guztietako gai eta edukiak.

XXI. mendeko Euskalerria Irratia, Iruñerriko euskaldunen zerbitzura, Iruñerriko euskaldunak dauden tokian daudela, munduko zokorik urrtienean egonda ere. Are gehiago, XXI. mendeko Euskalerria Irratia, Iruñerrikoak ez diren euskaldunen zerbitzura.

Internet, zortzigarren euskalkia. Irrintzi dorretik mundu zabalera eta mundu zabaletik Irrintzi dorrera. Entzuleak gurekin harremanetan jartzeko bide berriak. Webgunean iruzkinak egin daitezke. Eta sare sozialetan murgildu gara. Twitter: Euskalerria Irratia 140 karakteretan. Facebook: saretik dialerako sarbide zuzena.

Euskalerriairratia.com: irratia gozatzeko bide berriak. Goza dezagun, beraz, biziki, onlineki, lerro-lerroan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!