Haizea Ordorikarena

Euskalerria Irratia 2010ko urt. 1a, 10:25

Euskalerria Irratian aspaldiko laguna dugu Ruper Ordorika. Maiz parte hartu izan du gure entxuferik gabeko saioetan, Nafarroako Antzerki Eskolan, lehendabizi; Barañaingo Auditorioan, gero. Berriki, Irrintzi dorrean izan dugu bisitan, Haizea garizumakoa disko zoragarria aurkezten. Hiart Leitza esatari-musikariak egin dio elkarrizketa. Haize freskoa Irrintzi dorrean. Haizea Ordorikarena. Gure grabazioaren azpian, Zaindu maite duzun hori kantuaren bideoa. Ez da azken diskokoa baina badu gaurkotasunik, Egunkariaren itxierari buruzko abesti itzela baita, Joseba Sarrionandiaren hitzekin osatua.

[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2010/01/ruper.mp3]

Deskargatu

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=ZRUzk6shcyk]

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!