Larreko Sariaren banaketan, Kerobia taldeko abeslari eta gitarra jotzaile Xabi Bandini izan genuen lagun. Umplugged aritu zen, entxuferik gabe, gure irratia bezala. Lau kanta jo zituen. Gure uste apalean, horien artean ederrena, Iruñeko Planetarioan grabatu bezalaxe hona igo dugun Sentimendu ezkutuak izenekoa. Entzun eta gozatu, sekulakoa da eta.
[audio http://euskalerriairratia.files.wordpress.com/2009/12/bandini-1.mp3]