Floren Aoiz: Gure etorkizunaren jabe izateko, independentzia behar dugu

Euskalerria Irratia 2014ko api. 16a, 12:57

Apirilaren 20an, Aberri Eguna, Euskal Herriaren eguna. Aurten ere, Independentistak Sareak Iruñean antolatu du manifestazioa eta beste eragile batzuen babesaz, besta ere ziurtatuta dago Iruñeko Alde Zaharrean. Eta aurten ere, independentzia izanen da mintzagai Aberri Egunean, Eskozia eta Catalunyako jarduerak aintzat hartuta baina geure bidea bilatu nahian.

Pentsalari txiletar batek dio politikaren zeregin nagusia etorkizuna ekoiztea dela. Españak eta Frantziak ez digute etorkizun ilusionagarririk eskaintzen, gero eta argiago dago. Geuk ekoiztu beharko dugu geure etorkizuna, beraz, eta horretarako geure buruaren jabe izan behar dugu. Zerumugan independentzia jarri beharra dago, beraz. Eta Iruñean, apirilaren 20an, ozenki aldarrikatzeko aukera izanen dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!